PetitionTextEu

Europako Parlamentuari eskaera

Euskarazko itzulpena

Behean sinatzen dugunok, eskaera egin nahi diegu Europako Parlamentuko kideei, atzera bota dezaten INSPIRE Zuzentaraua, Europan informazio geografiko eta espaziala arautzeko ezarri nahi dena.

– Informazio Geografiko Publikoa oinarri-oinarrizko tresna da, gizarte zibilak informazioaren aroan aurrera egin behar badu.

– Mapa eta datu publikoek, kokapenaren inguruko teknologia berrien sorta osa susta dezakete, garapen ekonomiko eta sozial handi baterako aukera irekiz.

– Europako administrazioen arteko elkarlana ziurtatzeko modua datu da datu geografiko irekiak izatea; horrela egingo da lan alor garrantzitsuetan, hala nola ingurugiroan edo errolda kontuetan.

– Onartzen bada, Estatuek copyright murriztailea ezarriko dute informazio geografikoaren gainean, eta horrekin, herritarroi berriz ordainarazi nahi izango zaizu dagoeneko ordaindua dugun informazioa, denon zergekin lortu baita informazio geografiko hori.

INSPIRE Zuzentarauak urte askotarako atzeraldia ekar diezioke Europari, mapetan dagoen potentzial ekonomiko eta soziala arriskuan jarriko delako, eta baita kokapenaren inguruko teknologien garapena.

Ados bazaude, eman zure sinadura